CONNEMARA GURE BIHOTZETAN

CONNEMARA GURE BIHOTZETAN

GABIRIA, JULEN

23,50 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
ELKAR. EUSKAL LIBURU ETA KANTUEN ARGITAL
Año de edición:
2000
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-8331-592-7
Páginas:
244
Encuadernación:
RÚSTICA
23,50 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.

Artículos relacionados

  • IRIS XXII
    RIBAS SASIAIN, JULEN / UGARTE RODRÍGUEZ, YURRE
    Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio...
    En stock

    22,00 €

  • GIZON BARREGARRIAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobela...
    En stock

    19,00 €

  • POLAR FRANTZIARRA
    MARZÁBAL, ÍÑIGO
    Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezit...
    En stock

    15,00 €

  • PALESTINA. EUSKARAZKO EDIZIOA
    SACCO, JOE
    1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordania...
    En stock

    25,00 €

  • JON MAIA * KANTU BERRI BAT GARA (LIB+CD)
    MAIA SORIA, JON
    2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ond...
    En stock

    24,95 €

  • PERSÉPOLIS
    SATRAPI, MARJANE
    Persepolis-ek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro ba...
    En stock

    23,90 €

Otros libros del autor