MANDAMENTU HIPERMODERNOAK

MANDAMENTU HIPERMODERNOAK

MARTINEZ PEÑA, IÑIGO

17,25 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
ELKAR. EUSKAL LIBURU ETA KANTUEN ARGITAL
Año de edición:
2021
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-1360-133-5
Páginas:
168
Encuadernación:
RÚSTICA
17,25 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasun konpromisorik, zoriontsu, bilatu berriena? Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte. Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea? Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro. Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna

Artículos relacionados

  • GIZON BARREGARRIAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobela...
    En stock

    19,00 €

  • IRIS XXII
    RIBAS SASIAIN, JULEN / UGARTE RODRÍGUEZ, YURRE
    Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio...
    En stock

    22,00 €

  • PALESTINA. EUSKARAZKO EDIZIOA
    SACCO, JOE
    1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordania...
    En stock

    25,00 €

  • POLAR FRANTZIARRA
    MARZÁBAL, ÍÑIGO
    Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezit...
    En stock

    15,00 €

  • UHOLDEAREN ZAIN
    REDONDO, DOLORES
    1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott Sherrington polizia ikertzaile eskoziarra aurkezten digu. John Bibliarenganaino iritsi da bai Noah, baina, hura ...
    En stock

    25,00 €

  • PERSÉPOLIS
    SATRAPI, MARJANE
    Persepolis-ek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro ba...
    En stock

    23,90 €