ZER DA, BA, MAITASUNA?

ZER DA, BA, MAITASUNA?

MEABE PLAZA, MIREN AGUR

18,10 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
ELKAR. EUSKAL LIBURU ETA KANTUEN ARGITAL
Año de edición:
2008
Materia
Euskera infantil-juvenil
ISBN:
978-84-9783-629-6
Páginas:
160
Encuadernación:
RÚSTICA
Colección:
TAUPADAK
18,10 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana. Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi pertsona eskatzen ditu maitasunak, bi sentimendu, bi ikuspegi, bat egin dezaketenak... edo ez. Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa. Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa. Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia... Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean

Artículos relacionados

  • BENITOREN TEILATUA
    ALLEPUZ, ANUSKA
    Benitoren teilatua Katuren teilatu gogokoena da. Bere teiletan ibiltzea maite du. Baina... unetxo bat! Arratoiren teilaturik gogokoena ere bada. Eta Azerirena eta Urtxintxarena eta Hontzarena, baita Sitsa, Trikua, Trikutxoa, Triku Handia eta Arkakusoarena ere. Denak teilatu gainean daude, eta ez zaie batere gustatzen partekatu behar izatea. Eztabaidan eta eztabaidan hasten dira...
    En stock

    15,90 €

  • BIGA 8
    CAUT, VICENT / PUJOL, ROMAIN
    Biga bihurrikerietan aditua da, eta jolastokiko izarra. Halere, haren botereek ezin dute edozer lortu; hain zuzen ere, ezin izango du ekidin Banbu, duen lagunik onena, etxez aldatzea. Gainera, hark ez dio ezer esan! Zer egingo du Bigak traizio horri erantzuteko? Adi planari: lehenik, ez dio gehiago hitz egingo Banburi; ezin du sinetsi nahita horrenbeste mindu izana. Eta, bigarr...
    En stock

    12,00 €

  • OSO ONDO PORTATUKO NAIZ
    HAUGHTON, CHRIS
    Simonek munduko txakurrik onena izan nahi du. Oso ondo portatuko da. Bere jabea, Alfonso, enkargu bat egitera irteten denean, Simonek sukaldeko mahaian tarta gozo bat ikusten du, eta zera... Ezin dio gogoari eutsi! Gero katu bat ikusten du! Eta Simonek katuen atzetik ibiltzea maite du Chris Haughton idazle eta ilustratzaile ospetsuaren liburu dibertigarria. ...
    En stock

    14,90 €

  • HIRURETATIK LAURETARA (DE TRES A CUATRO)
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Virgilia Enean, Virgilia Michaels idazlearen etxean, erlojuek ordu debekatua markatzen: goizeko hiruretatik lauretara. Mamuen ordua da. Bere iloba Iria bertan lo egiten geratzen denean, ordu kritikoan esnatzen da beti, eta gauza arraroak gertatzen dira... Egia al da hildakoek ez dutela atsedenik hartzen pendiente dituzten arazoak konpondu arte eta horregatik lagundu behar zaiel...
    En stock

    11,95 €

  • ISADORA MOON. EZKONTZA MAGIKOA
    MUNCASTER, HARRIET
    Isadoraren ama maitagarria da eta aita banpiroa, eta berak bietatik gorde du zerbait. Abentura berri honetan, izeba Krystalen ezkontzan ohorezko dama izango da Isadora! Baina Mirabella lehengusina eta Eztizko Lore txikitxoa aspertzen hasten direnean... ai, ene! Edozer gerta daiteke! Bestalde, ezkontzetarako apaingarriak prestatu ditzakezu Isadorarekin batera! ...
    En stock

    10,95 €

  • ANTROPOZENOAREN NOSTALGIA
    ITURREGI, PATXI
    Hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptomoneten meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak, gizakien eta makina adimentsuen arteko interakzio problematikoak, Lur planeta aspaldi suntsituan lagin arkeologikoak jasotzera datozen kosmonautak? Egungo munduan nahiz balizko geroan kokaturiko 16 istorio hauetan Patxi Iturregik...
    En stock

    17,50 €

Otros libros del autor

  • HIRURETATIK LAURETARA (DE TRES A CUATRO)
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Virgilia Enean, Virgilia Michaels idazlearen etxean, erlojuek ordu debekatua markatzen: goizeko hiruretatik lauretara. Mamuen ordua da. Bere iloba Iria bertan lo egiten geratzen denean, ordu kritikoan esnatzen da beti, eta gauza arraroak gertatzen dira... Egia al da hildakoek ez dutela atsedenik hartzen pendiente dituzten arazoak konpondu arte eta horregatik lagundu behar zaiel...
    En stock

    11,95 €

  • KATTA 19. OSPITALEA
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Kattak istripua izan zuen patinetearekin eta ospitalera eraman zuten. Zer ikusi ote zuen han? Gauza tristeak? Gauza alaiak? ...
    En stock

    9,50 €

  • KATTA 20. BELDURREZ
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Katta eta lagunak gaztelu batean sartu dira. Han, mamu batek laguntza eskatu die madarikazio bat apurtzeko. Dorrera igo dira eta? ...
    En stock

    9,85 €

  • KATTA MENDIAN - KATTA 6
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Mendira ibilaldia egiteko prestatu dira Katta eta bere lagunak. Ondo prestatuta, gaua bertan igarotzeko beharrezkoa duten guztia hartuta. Mendia, ordea, basoa ez bezalako parajea da, eta ustekabeko desatseginak ere izango dituzte. Katta eta lagunak mendira joan dira, ondo prestatuta. Primeran pasatuko dute asteburua, baina ustekabeak ere izango dituzte. Gaiak: laguntasuna, ...
    En stock

    9,50 €

  • KATTA AMETSETAN - KATTA 5
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    AMETSETAN: Udaberriarekin batera, basoa kolore berriz jantzi da. Neguko lozorrotik irtenda, Katta, inguruak miatzeko gogoz, zuhaitzera igo eta ia iritsi da zeruraino. Amets batean bezala hegaldatuko da lainoetan eta, etxera itzultzean, udaberriak garai berri baten zantzuak ekarri dizkiola konturatuko da. Gaiak: fantasia, udaberria, bizitza berria. ...
    En stock

    9,85 €

  • KATTA 4 EHIZA
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Kattak oinatzak ikusi ditu elurretan. Oinatzei segika, otsoko goseti batekin topo egin du. Ai ene ! Lortuko al du salbu ateratzea? ...
    En stock

    9,85 €