IZAN ZITEKEENA

IZAN ZITEKEENA

HERRI BATASUNA ETA ESPAINIAR TRANTSIZIOA

ETXEBARRIA DUEÑAS, GORKA

22,50 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
ALBERDANIA, S.L.EDITORIAL
Año de edición:
2026
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-9868-968-6
Páginas:
358
Encuadernación:
RÚSTICA
22,50 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Memoria eta errelatoa bezalako hitzak ahoz aho dabiltzan garaiotan, ohikoak dira historiaren interpretazio autolegitimatzaileak, iragana interpretatzen dutenak orainaldiko arrazoia atzera proiektatuz, zertan asmatu zen eta zertan ez argi utziz. Gorka Etxebarriak bestelako begirada batez berrikusten du Herri Batasunaren historia: sententziarik emateko asmorik gabe, une bakoitzean jokoan zeuden indarrak eta tentsioak xehe aletuz, izan zitezkeen —baina izan ez ziren— beste historiak ere izendatuz.
1978koa da koalizioaren sorrera-unea, baina egilea atzera-aurrera dabil etengabe, une haren erro historikoak ahalik eta konplexutasun handienaz harilkatu nahian: 60ko hamarkada itzultzen da zenbaitetan, frankismo hasieraraino ere bai noiz edo noiz, ostera ere 70-80ko hamarkadara etortzeko. Joan-etorri horretan, hainbat galdera plazaratzen ditu: zein korronte ideologikok eragin zuen Herri Batasunaren sorreran? Nola interpretatu zituzten Franco hil osteko baldintza historikoak? Zer esan nahi zuen Euskal Herri Langileak, eta nola eraiki zen subjektu hori? Zer harreman izan zuen koalizioak tradizio antifrankistarekin, langile-mugimenduko eta auzo-elkarteetako kultura asanblearioarekin, euskalduntasun existentzialistarekin, edota kultur munduko mugimendu berriekin?
Nekez topa daiteke orriotan erantzun definitiborik. Liburuak, ezer egitekotan, irakurlea gonbidatzen du garai hari barrutik erreparatzera, orduko zentzu-markoak eta horizonteak ahal bezainbat disekzionatuz. Orriz orri, gertakari zehatzak eta protagonisten bizipenak txirikordatuz, kultura politiko baten askotariko dimentsioak zabaltzen dira, esplorazio-eremu batean nola. Eta eremu horretan historia etengabeko disputa da, garaian garaiko protagonistek beren ekinez eraikitzen duten hari hauskorra.
Liburu honetan barneratzen denak, proiektu politiko baten erroez gain, topatuko du hortik haragoko zerbait ere: Euskal Herriaren historia garaikideko aldi konplexu eta sutsu baten erradiografia sakona

Artículos relacionados

  • MORLANS
    MENDIGUREN, XABIER
    Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin zion bertan ezkutaturik zeuden aktibista armatuen kontra. Bateko tanketa eta metraileta, era guztietako iskiluz hornituriko armada; besteko hiru lagun, pistola bana eskuetan. Eta hala ere orduetan luzatu zen tiroketa... Egiazko ge...
    En stock

    14,00 €

  • HERIOTZAK BIZI GAITU
    JOXE MANUEL ODRIOZOLA
    Heriotzak bizi gaitu saiakerak gizakiaren galdera zaharrenetako bati heltzen dio: zer esanahi du heriotzak gure bizitzan? Filosofiaren, antropologiaren, zientziaren eta kulturaren ekarpenak uztartuz, egileak heriotzaren inguruko beldurrak, sinesmenak, paradoxak eta galdera existentzialak aztertzen ditu. Hilkortasunaren kontzientziak gure bizitza nola taxutzen duen erakusten du,...
    En stock

    18,50 €

  • TITIKORNIO
    GARMENDIA ARANBURU, IRATI
    Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira. Titikornio nobela korala da...
    En stock

    18,50 €

  • ARIMA BELTZ
    MARTIN, IBON
    Aspaldi itxi ziren azken meategiak Trapaga, Gallarta, Ortuella aldean, eta haien berrirekitzea iragartzera doanean, Teresa Etxegarai enpresaria hilik agertzen da, norbaitek meatze-zulo batera botata. Inpaktu Handiko Unitatearentzako lan bat, baina oraingoan Ane Cestero gabe, Ertzaintzatik kanpo utzi baitute. Aldi berean, bere lagun eta lankide ohi Juliaren eskaria jasoko du Ces...
    En stock

    23,00 €

  • EHULEAREN HILOBIA
    O'KELLY, SEUMAS
    "Seumas O'Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav hilerri zahar eta kaotikoan. Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra: hilar...
    En stock

    19,00 €

  • CHICAGO
    ETXEBERRIA GARRO, AITZIBER
    1975ean gaude. Zientzialaria da Elisa. Ama eta emazte soil izatera mugatzen duen gizarte eta egoera sozial itogarri batetik ihesi, Donostia eta familia utzi eta Chicagora doa. AEBko Energia Departamentu ospetsuarentzat hasten da lanean. Laster batean konturatuko da ez duela amerikarren lan egiteko modua gogoko, are gutxiago energia nuklearraren gaineko gobernuaren politika. Har...
    En stock

    22,50 €