Búsqueda de Adultos euskera

Libros / Juvenil / Adultos euskera (52)

  • TITIKORNIO
    GARMENDIA ARANBURU, IRATI
    Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira. Titikornio nobela korala da...
    En stock

    18,50 €

  • MORLANS
    MENDIGUREN, XABIER
    Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin zion bertan ezkutaturik zeuden aktibista armatuen kontra. Bateko tanketa eta metraileta, era guztietako iskiluz hornituriko armada; besteko hiru lagun, pistola bana eskuetan. Eta hala ere orduetan luzatu zen tiroketa... Egiazko ge...
    En stock

    14,00 €

  • ARIMA BELTZ
    MARTIN, IBON
    Aspaldi itxi ziren azken meategiak Trapaga, Gallarta, Ortuella aldean, eta haien berrirekitzea iragartzera doanean, Teresa Etxegarai enpresaria hilik agertzen da, norbaitek meatze-zulo batera botata. Inpaktu Handiko Unitatearentzako lan bat, baina oraingoan Ane Cestero gabe, Ertzaintzatik kanpo utzi baitute. Aldi berean, bere lagun eta lankide ohi Juliaren eskaria jasoko du Ces...
    En stock

    23,00 €

  • HERIOTZAK BIZI GAITU
    JOXE MANUEL ODRIOZOLA
    Heriotzak bizi gaitu saiakerak gizakiaren galdera zaharrenetako bati heltzen dio: zer esanahi du heriotzak gure bizitzan? Filosofiaren, antropologiaren, zientziaren eta kulturaren ekarpenak uztartuz, egileak heriotzaren inguruko beldurrak, sinesmenak, paradoxak eta galdera existentzialak aztertzen ditu. Hilkortasunaren kontzientziak gure bizitza nola taxutzen duen erakusten du,...
    En stock

    18,50 €

  • IZAN ZITEKEENA
    ETXEBARRIA DUEÑAS, GORKA
    Memoria eta errelatoa bezalako hitzak ahoz aho dabiltzan garaiotan, ohikoak dira historiaren interpretazio autolegitimatzaileak, iragana interpretatzen dutenak orainaldiko arrazoia atzera proiektatuz, zertan asmatu zen eta zertan ez argi utziz. Gorka Etxebarriak bestelako begirada batez berrikusten du Herri Batasunaren historia: sententziarik emateko asmorik gabe, une bakoitzea...
    En stock

    22,50 €

  • EHULEAREN HILOBIA
    O'KELLY, SEUMAS
    "Seumas O'Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav hilerri zahar eta kaotikoan. Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra: hilar...
    En stock

    19,00 €

  • CHICAGO
    ETXEBERRIA GARRO, AITZIBER
    1975ean gaude. Zientzialaria da Elisa. Ama eta emazte soil izatera mugatzen duen gizarte eta egoera sozial itogarri batetik ihesi, Donostia eta familia utzi eta Chicagora doa. AEBko Energia Departamentu ospetsuarentzat hasten da lanean. Laster batean konturatuko da ez duela amerikarren lan egiteko modua gogoko, are gutxiago energia nuklearraren gaineko gobernuaren politika. Har...
    En stock

    22,50 €

  • ZURE ARNASA ZAINTZEKO
    BALDA SANJUAN, NEREA
    Alaba nerabezaro gordinean duela, heziera-liburuetan irakurritakoa praktikan jarri ezinean dabil protagonista, urteak zaintzari eskaini ondoren, lanera itzuli den liburuzaina. Alaba noiz eta nola urrundu zaion asmatu ezinik dabil, eta ezin horrek gorputza hipokondriaren mugaraino estutzen dio. Horrela dabilela, batetik, Alizerekin egin du  topo, nahasmena eragiten dion emakumea...
    En stock

    19,50 €

  • ZALDI BAT
    TXOPERENA IRIBARREN, MADDI ANE
    Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial ate...
    En stock

    16,00 €

  • HARAKINEN ALABA
    UGARTE, YURRE
    Alex Garmendia, baserritar harakin baten eta kantari ye-ye baten alaba, ikus-entzunezkoen gidoigilea, imajinazio sukartsu baten jabea, krisi edo aldaketa betean murgilduta dabil. Pandemian gurasoak hil eta haien herentzia jaso berritan, dena utzi (lana, etxea, bikotekidea) eta bere baitan arakatzen hasten da, familiako sekretuetan aztarrika, iraganean bere ondoezaren gakoa aurk...
    En stock

    16,00 €

  • HARRY POTTER ETA HERIOAREN ERLIKIAK
    ROWLING, JOANNE K.
    Iluna, arriskutsua eta ezinezkoa dirudien zeregin baten zama dauka Harryk bere gainean: Voldemorten horcruxak aurkitu eta desegitea. Sekula ez da Harry hain bakarrik sentitu, edo hain etorkizun ilunaren aurreran egon. Baina Harryk nolabait aurkitu beharra dauka bere barruan indarra, dagokion zeregin hori betetzeko. Untxizuloko erosotasuna, segurtasuna eta lagunarte gozoa albora...
    En stock

    23,00 €

  • BARAZKIJALEA
    KANG, HAN
    Yeonghye emazte zintzo eta apalak, amesgaizto batzuen ondorioz, haragia jateari utzi dio bat-batean, familia osoaren atsekaberako. Hortik abiatuta, hainbat ekintza eta erabaki kateatuko dira, Yeonghye bere ingurutik gero eta gehiago bakartuko dutenak eta gizartearen bortizkeria gero eta ageriago utziko dutenak. Hiru istoriok osatzen dute eleberri hau, protagonistaren senarrak, ...
    En stock

    22,00 €

  • GAZAKO OIN-OHARRAK
    SACCO, JOE
    Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian. Artx...
    En stock

    29,00 €

  • ODOLA KANTARI
    ELORRIAGA, UNAI
    Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Iritzi zabaldua da, gainera, maitasunari buruz idatzi izan dela gehien, maitasuna izan dela protagonista poemetan, bertsoetan, kopletan, kantuetan... Saiakera hau, ordea, ideia horri aurre egiten ahaleginduko da, heriotzari asko kantatuko zaiola erakutsi nahi du, gerrari, hilketei, odolari. Izan ere, ...
    En stock

    16,00 €

  • BIDE BIHURRIETAN
    MARTINEZ RUBIO, ELENA
    Bide bihurrietan. Gogoeta jauzilariak hamabi atalek osatutako saiakeran, gai anitzez aritzen da egilea, irakurlea hausnarketaren lurralde urrunetara eraman nahian. Bidaia horretan, idazleari arintasuna dagokio, Italo Calvinok esan zuen bezala. Hau da, saiakerako gogoetek jauzilari izaera dute. Haria hartu, utzi eta berreskeratu egiten dute, testuinguru eta garai desberdinetako ...
    En stock

    16,50 €

  • TXAPELDUNORDE
    IZAGIRRE OLAIZOLA, ANDER / GURRUTXAGA, ZUHAITZ
    19 urterekin, Zuhaitz Gurrutxagak bere bizitzako ametsa bete zuen: Realarekin Lehen Mailan debutatzea. Gipuzkoako harrobiko harribitxiak zaleak eta prentsa liluratu zituen, baina gero eta presio handiagoa sentitzen hasi zen: «Zelaian huts egiteko beldur handia neukan. Futbola gorrotatzera iritsi nintzen, ikaragarri sufriarazten zidan-eta». Udako gau batean, buruak eztanda egin ...
    En stock

    22,90 €

  • KATONA
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXIÑE
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    En stock

    19,50 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    En stock

    18,90 €

  • LAKIOA
    GOIKOETXEA GEZURAGA, JOSU
    Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminak? Gai eta giro ugaritako bederatzi kontak...
    En stock

    15,50 €

  • KATERIÑE
    ILLARRAMENDI UNANUE, MAITENA / SARASOLA SARASOLA, IÑIGO
    Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. Komiki hau haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildut...
    En stock

    25,50 €

  • EVELYN HUGOREN ZAZPI SENARRAK
    REID, TAYLOR JENKINS
    Evelyn Hugok, bere edertasun liluragarriarekin eta ausardia hautsezinarekin Hollywood urrezko urteetan konkistatu zuen zinemako izar mitikoak, isiltasuna haustea erabaki du. 79 urterekin, fokuetatik urrun, Monique Grant kazetari ezezaguna aukeratu du bere egia kontatzeko. Inork ez daki zergatik aukeratu duen, baina Evelynek sekretu guztiak argitu nahi ditu: ospea lortzeko igoer...
    En stock

    24,00 €

  • NARRUGORRITIK
    ROZAS, IXIAR
    2026ko Euskadi Literatura Saria. Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago. Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun. Hazi baten antzera, indar horre...
    En stock

    20,00 €

  • 19 KAMERA
    ARRETXE, JON
    Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren ag...
    En stock

    23,00 €

  • CAYO HUESO
    AMANTEGI URIARTE, OIHANE
    Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin. Aurreko liburuan (Ibaie...
    En stock

    14,25 €

  • LUAREN ITZALA
    ANDUEZA ALTUNA, JOHN
    Herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete. Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin dezakete. ...
    En stock

    16,75 €

  • HIRI ZURIAREN ISILTASUNA
    GARCÍA SAÉNZ DE URTURI, EVA
    Tasio Ortiz de Zarate arkeologo ospetsuak kartzelan pasatu ditu azken hogei urteak, Gasteiz hiri lasaia gogor astindu zuten hilketa bitxien egiletzat jota. Ateratzeko lehen baimena eskuratzekotan denean, hilketak hasten dira berriz ere hirian. Hogei urteko bikote bat hilda agertzen da Gasteizko katedrale zaharraren inguruan, biak biluzik, biek eztarrian erle-ziztadak dituztela....
    En stock

    19,90 €

  • AITAREN ETXEA
    JAIO, KARMELE
    Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan or...
    En stock

    22,76 €

  • BERRIRO ITZULIKO BALITZ
    ETXEBERRIA GARRO, XABIER
    Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea? Pertsonaien psikologi...
    En stock

    19,45 €

  • KINITO EGUNAK
    ELORTZA ANTIA, JABI
    16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den? ...
    En stock

    15,10 €

  • IQBALEN HISTORIA
    D'ADAMO, FRANCESCO
    Eleberrri honek Iqbal Masih mutil pakistandarraren benetako historia kontaten digu, umeen lan esplotazioen aurkako sinboloa bihurtu dena. Beste zenbait ume mordoa bezalaxe, bai Pakistanen bai munduko beste herrialde txiroetan legez, bere familia nekazariak Iqbal saldu zuen 16 dolarreko mailegua ordaintzeko. Iqbalek alfonbra lantegi baten egin beharko du lan egunero 12 orduz rup...
    En stock

    12,90 €


01 02