PALESTINA. EUSKARAZKO EDIZIOA

PALESTINA. EUSKARAZKO EDIZIOA

SACCO, JOE

25,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
ASTIBERRI, EDICIONES
Año de edición:
2023
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-19670-35-9
Páginas:
296
Encuadernación:
RÚSTICA
25,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen.

Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordekozuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako
kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko.

Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.

Artículos relacionados

  • IRIS XXII
    RIBAS SASIAIN, JULEN / UGARTE RODRÍGUEZ, YURRE
    Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio...
    En stock

    22,00 €

  • GIZON BARREGARRIAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobela...
    En stock

    19,00 €

  • POLAR FRANTZIARRA
    MARZÁBAL, ÍÑIGO
    Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezit...
    En stock

    15,00 €

  • UHOLDEAREN ZAIN
    REDONDO, DOLORES
    1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott Sherrington polizia ikertzaile eskoziarra aurkezten digu. John Bibliarenganaino iritsi da bai Noah, baina, hura ...
    En stock

    25,00 €

  • MARKOS GIMENOREN 101 LETRAKARTEL
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    Markos Gimeno Vesga, 1974ko maiatzaren 5ean jaio zen Ermuan. Lagunak animatzeko, elkarlanean aritzeko eta buruari bueltak emateko dohaina izan zuen gaztetaik. Bere bizitza sorkuntzara bideratu zuen, nahiz eta bipolaritate gaixotasuna eta depresioaldiak jasan. Bere buruaz beste egin zuen, azkenean, Eibarren 44 urte zituela, 2018ko abenduaren 7an. Musika alorrean, The Pepes, Jul...
    En stock

    24,00 €

  • JON MAIA * KANTU BERRI BAT GARA (LIB+CD)
    MAIA SORIA, JON
    2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ond...
    En stock

    24,95 €