TXERRIAK ETA LOREAK

TXERRIAK ETA LOREAK

ARRETXE, JON

21,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN, S.A., EDITORIAL
Año de edición:
2025
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-1093-080-3
Páginas:
176
Encuadernación:
RÚSTICA
21,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Azken urteotan Touréren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta etorkin, etxegabe, prostituta edo bestelako biztanle zaurgarrien ordez, negozio aitorrezinetan diharduten bertoko aberats eskrupulugabeek hartuko dute protagonismoa.

Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa.

Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna... Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.

Artículos relacionados

  • EHULEAREN HILOBIA
    O'KELLY, SEUMAS
    "Seumas O'Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav hilerri zahar eta kaotikoan. Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra: hilar...
    En stock

    19,00 €

  • ZALDI BAT
    TXOPERENA IRIBARREN, MADDI ANE
    Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial ate...
    En stock

    16,00 €

  • HARAKINEN ALABA
    UGARTE, YURRE
    Alex Garmendia, baserritar harakin baten eta kantari ye-ye baten alaba, ikus-entzunezkoen gidoigilea, imajinazio sukartsu baten jabea, krisi edo aldaketa betean murgilduta dabil. Pandemian gurasoak hil eta haien herentzia jaso berritan, dena utzi (lana, etxea, bikotekidea) eta bere baitan arakatzen hasten da, familiako sekretuetan aztarrika, iraganean bere ondoezaren gakoa aurk...
    En stock

    16,00 €

  • AHOTSAK
    MARTINEZ DE LEZEA, TOTI
    Emakume baten mundualdi latzaren kontaketa lehen pertsonan; kastitate-gerrikoa senar jeloskorren emazteentzat; maitemindutako gazte batzuen amaiera tristea; ama baten istorioa, hazama ere badena, izurrite garaian; agintea eta ospea lortzeko liskarrak; ezinezko maitasuna; «sorgin» garaietako inkisiziozko paranoia; dirua eta igoera soziala eskuratzeko obsesioa; indiano baten aben...
    En stock

    21,00 €

  • HARRIZKO BIHOTZA
    JAIO EGUREN, KARMELE
    Apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak? pentsamendu laburrak bildu ditu Karmele Jaiok alfabeto moduan antolatutako liburu berezi honetan. Urtetan zehar landutako testuak topatuko ditu irakurleak A-tik Z-ra, lerro bateko aforismo gisakotik orri bateko gogoeta landuagora, noiz arin noiz sakon, batzuetan poetiko eta besteetan zorrotz. Munduari begiratzen dio ida...
    En stock

    21,00 €

  • HARRY POTTER ETA HERIOAREN ERLIKIAK
    ROWLING, JOANNE K.
    Iluna, arriskutsua eta ezinezkoa dirudien zeregin baten zama dauka Harryk bere gainean: Voldemorten horcruxak aurkitu eta desegitea. Sekula ez da Harry hain bakarrik sentitu, edo hain etorkizun ilunaren aurreran egon. Baina Harryk nolabait aurkitu beharra dauka bere barruan indarra, dagokion zeregin hori betetzeko. Untxizuloko erosotasuna, segurtasuna eta lagunarte gozoa albora...
    En stock

    23,00 €

Otros libros del autor

  • SIEMPRE HACIA EL NORTE
    ARRETXE, JON
    Algunas personas pueden entrar en Europa después de llamar a la puerta, otras se ven obligadas a hacerlo clandestinamente, pero ¿de dónde vienen? ¿Qué sabemos de ellas realmente? Drissa es un chaval de Kayes, en Mali, muy cerca de la frontera con Senegal. Allí aún permanece el escenario de sus dulces recuerdos de infancia, allí vivía con su familia, hasta que un día su padre s...
    En stock

    17,50 €

  • 19 KAMERA
    ARRETXE, JON
    Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren ag...
    En stock

    23,00 €

  • TRUMOIAREN ALABA
    ARRETXE, JON
    Harresi Handirantz eta Beti Iparralderantz arrakastatsuen ondoren, Jon Arretxek Trumoiaren Alaba aurkezten digu. Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu diramunduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren ...
    En stock

    18,00 €

  • BETI IPARRALDERANTZ
    ARRETXE, JON
    Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera...
    En stock

    15,50 €