ZERRIA

ZERRIA

ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI / OLARIAGA, ANTTON

16,80 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN, S.A., EDITORIAL
Año de edición:
2022
Materia
Adultos euskera
ISBN:
978-84-9109-788-4
Páginas:
88
Encuadernación:
RÚSTICA
16,80 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus? Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.   Liburu batek aizkora izan behar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka

Artículos relacionados

  • IRIS XXII
    RIBAS SASIAIN, JULEN / UGARTE RODRÍGUEZ, YURRE
    Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio...
    En stock

    22,00 €

  • GIZON BARREGARRIAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobela...
    En stock

    19,00 €

  • PALESTINA. EUSKARAZKO EDIZIOA
    SACCO, JOE
    1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordania...
    En stock

    25,00 €

  • POLAR FRANTZIARRA
    MARZÁBAL, ÍÑIGO
    Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezit...
    En stock

    15,00 €

  • PERSÉPOLIS
    SATRAPI, MARJANE
    Persepolis-ek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro ba...
    En stock

    23,90 €

  • UHOLDEAREN ZAIN
    REDONDO, DOLORES
    1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott Sherrington polizia ikertzaile eskoziarra aurkezten digu. John Bibliarenganaino iritsi da bai Noah, baina, hura ...
    En stock

    25,00 €